Bi etxebizitza hutsarazi dituzte Agerrealde etxadian

Bi etxebizitza hutsarazi dituzte Agerrealde etxadian, etxe batean izandako sute batengatik Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, goizeko ordu bietan piztu da sua bost alturako pisuetako batean eta bizilagun guztiak etxetik atera dituzte. Ordu batzuk geroago euren etxeetara itzuli dira. Suhiltzaileek sua itzali dute eta sua piztu den etxeko bi lagun anbulatorioan artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.