San Pedro kaleari buruzko erakusketa antolatzeko laguntza eskatu du Arma Plaza Fundazioak

San Pedro kaleko irudi zaharren erakusketa antolatu nahi du Arma Plaza Fundazioak eta herritarrei eskaera egin die. “San Pedro kaleko eguneroko bizitza, merkatal dendak (barnealdea eta kanpoaldea), jaiak, jolasak, bitxikeriak, garraioa, hotelak, gastronomia, ofizioak, etab. irudikatzen duten argazkiak” behar dituzte, 1980. urtea baino lehenagokoak. Lagundu nahi duenak 943 64 46 23 telefono zenbakira dei dezake edo fundaziora mezu bat idatzi. Erakusketa antolatzeko, bolondres taldea osatu du fundazioak, Mikel Jauregi, Javier Sagarzazu, Jose Mari Lopez eta Floren Portuk osatutakoa. “Laguntzeaz gain, beraien bilduma pribatuko argazkiak eta postalak batuko dituzte”, nabarmendu du Arma Plaza Fundazioak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.