Hasi dira taldeak Hondarribiko herri olinpiadetarako izena ematen

Dagoeneko izena eman dezakete Hondarribiko Gazte Asanbladaren ekimenez martxoa eta maiatza bitartean egingo diren herri olinpiadetan parte hartzeko. Lau asteburutan egingo dira, larunbatetan edo igandetan, bi edo hiru astean behin. Hondarribiko Hitzak modu berezian landuko ditu herri olinpiadak eta horretarako atal berezia irekiko du hondarribia.hitza.info webgunean.

Hondarribiko Olinpiadak

Garai bateko herri olinpiadetako proba bat

Dagoeneko izena eman dezakete Hondarribiko Gazte Asanbladaren ekimenez martxoa eta maiatza bitartean egingo diren herri olinpiadetan parte hartu nahi dutenek. Lau asteburutan egingo dira, larunbatetan edo igandetan, bi edo hiru astean behin; oraindik data zehatzak ez dituzte zehaztu. Parte hartu nahi duten taldeek gutxienez sei kidez osatuta beharko dute egon eta beti ordezkari bat joan beharko da ostiraletan egingo diren antolatzaileen bilerara, antolakuntza denen artean egitea delako olinpiadetako ezaugarrietako bat; ez du zertan beti pertsona bera izan bileretara joaten dena. Otsailaren 27an itxiko dute izena emateko aukera, Bi modu daude izena emateko, olinpiaden helbide elektronikora mezu bat idatziz, edo honako sei tabernetara joanda: Etxeberria, Muara, Zabala, Uxoa, Itxaropena eta Basque. Izena ematerakoan taldearen izena, taldekide kopurua eta telefono zenbaki bat utzi beharko dira. Herri olinpiadei buruzko Facebook orria ireki berri du gazte asanbladak eta norbaitek zalantzaren bat edukiz gero, horren bitartez jar daiteke harremanetan antolatzaileekin, edo mailez. HITZAk trataera berezia olinpiadei Hondarribiko Hitzak modu berezian landuko ditu herri olinpiadak eta horretarako atal berezia irekiko du hondarribia.hitza.info webgunean. Bertan, olinpiadei buruzko informazio guztia, taldeen izenak, proben agenda, lehiaketaren kronikak, elkarrizketak, eta abar irakurtzeko aukera izango da. Proba guztiak jarraituko ditu HITZAk eta probetako argazkiak eskegiko dira astero olinpiadei buruzko atal berezian. Dena umore puntu batekin eta herri olinpiaden espirituari jarraituz. Egun gutxi barru prest egongo da eta bertan argitaratzen den guztia jarraitzeko aukera izango da, webgunetik bertatik, twiterretik edo Facebooketik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.