Ia mila euro hoberen mozorrotzen diren hiru erakusleihoentzat

Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Departamentuak Hondarribiko 2014ko Inauterietako IV. Erakusleiho Lehiaketa antolatu du, “horren bidez merkataritza herriko biziaren partaide” egiteko xedea duena eta inauteriaren harira ondoen apaindua den establezimendua sarituko duena. Udalak adierazi duenez, “epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan” eta hiru sari banatuko ditu, 450, 300 eta 200 eurokoak. Izena ematen duten establezimenduek hilaren 22ko eguerdira arte dute izena emateko. Erakusleiho Lehiaketako Oinarriak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.