Ttoparak bigarren eskuko azokak egingo ditu ostiraletan
Arma Plazako Ttopara kafetegiak bigarren eskuko azokatxoa antolatuko du ostiral honetan, 17:00etatik 20:00etara, eta deia luzatu diote “saltzeko zerbait duen edozeineri”. Ostiralero egiteko asmoa dute eta, hasieran behintzat, kafetegiaren barruan egingo dute, eguraldia oztopo izan ez dadin. Interesaturik daudenak Ttoparatik pasa daitezke, goiz edo arratsaldez, arduradunekin hitz egiteko.