Emakume kirolarien esperientziak jaso dituzte Koldo Mitxelenan 'Gu kirolari' programaren barruan

Inauteri desfilerako mozorroak eta dantzak prestatzearekin batera, Gu kirolari egitasmoa landu dute Koldo Mitxelena HLH Ikastetxean. Horretarako hainbat kiroletan ari diren neskak hurbildu dira Koldo Mitxelenara

Koldo Mitxelena

Ikastetxeko ikasleak kirolarekin

Inauteri desfilerako mozorroak eta dantzak prestatzearekin batera, Gu kirolari egitasmoa landu dute Koldo Mitxelena HLH Ikastetxean. Ikastetxeko zuzendaritzak azaldu duenez, “aurten lantzen ari diren Inauterietako Proiektuan kirolean emakumeak daukaten presentzia bereziki nabarmendu nahi izan dute. Berdintasun gaia intentsiboki lantzen ari dira Tutoretza Planaren bidez, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko neurriak sustatzen”. Horretarako hainbat kiroletan ari diren neskak hurbildu dira Koldo Mitxelenara, eta haien esperientziak kontatu dizkiete ikasleei. Besteak beste, Ainara Herrero eta Estibalitz Aizpurua Errealeko futbolariak, Koldo Mitxelenako ikasle izandako Hibaikako Laura Carballo, Naiara Aizpitarte, Naroa Galdos, Amaia Etxabeguren eta Ane Gabino arraunlariak eta Dorleta Eskamendi txirrindularia. Haurrentzat gozamena dena, irakasleen ustez aberasgarria ere bada, “hainbat galderen bidez neska kirolari hauen egunerokoa ezagutu eta momentu atsegin bat elkarrekin pasatzeko aukera izan dute”. Bitartean, inauterietako desfilea buru-belarri prestatzen ari dira Koldo Mitxelenako ikasle, irakasle eta gurasoak: “buru-belarri dabiltza entsegu eta azken prestaketa lanetan, honek dakarren emozio eta urduritasunarekin”, gehitu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.