Leire Fernandez eta Iker Oliveri, azkarrenak Lezo-Jaizkibel lasterketan
Leire Fernandez errenteriarra emakumeetan eta Iker Oliveri hondarribiarra gizonetan izan ziren atzo azkarrenak Lezo-Jaizkibel mendi lasterketako lehenengo ekitaldian. 14,2 kilometroko bidea egiten haiek izan ziren onenak, eta haien atzetik, emakumeetan, Lurdes Oiartzabal lezoarra eta Uxune Tena, eta gizonetan Mikel Albeniz eta Carlos Rekondo irundarra sailkatu ziren.
http://youtu.be/UY4aGwfLiac

Sei horiez gain, beste hiru sari ere banatu zituzten Lezotarrak Lasterkari Taldeko antolatzaileek. Hala, lehen lezoarrek, Lurdes Oiartzabalek emakumeetan eta Ander Iñarrak gizonetan saria jaso zuten ere, eta Jaizkibelgo suebakiko 660 metroak denbora onenena egin zituenak ere saria jaso zuen: Iker Oliveri hondarribiarrak.
Eguraldia lagun, denera ia 360 lasterkari iritsi ziren helmugara, izena emanda zeuden ia 400etatik. Giro ederra sortu zuen probak Lezon, eta karreraren hasieran nahiz bukaeran bete-bete izan zen Gurutze Santuaren plaza. Antolatzaileak gustura agertu ziren dena ondo joan zelako. Ondoren ikus daitezke: probaren argazki galeria, bi irabazleen iritziak, eta irteera.
Lasterkariak, Lezotik
Juneren Hegoak-en aldeko postua. Haurren proba babestu zuten
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.