Ohiko udalbatzarra izango da bihar
Urteko bigarren plenoa izango da bihar, 19:00etan hasita. Hamahiru gai landuko dituzte biharko saioan.
Gaiak:
-Aurreko batzarraldiei dagozkien akten onarpena.
-Petra Lekuona Zaharren Egoitzari buruz aurkeztutako mozioa.
-Emakumeen Eguna dela eta EHBilduk aurkeztutako mozioa.
-Ugaldetxo auzoko Añarreko bidearen zati bat konpontzeko proiektua onartzea eta desjabetzapen espedienteari hasiera ematea.
-Oiartzungo Udala eta HELTA elkartearen arteko hitzarmena onartzeko proposamena.
6) Udal Ondasunen Inbentarioaren urteko zuzenketa.
-Gurutze, Karrika eta Ergoien auzoetan garrai zerbitzu publikoa emateko ituna, Udala eta Oiartzungo Taxisten Elkartearen artean. Itunaren aldaketa.
-Elorrondo 8 eraikinean igogailua jartzeko lurzoru publikoaren kontzesioa.
-Udaletxeko Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2013. urteko txostena.
-Fermiñene Eraikineko Jarduera Prebentiboen Plangintzari buruzko 2013. urteko txostena.
-Aurreko urteetako udal zergen ordainagiriak baliogabetzeko proposamena.
-Aurreko urteetako isunak baliogabetzeko proposamena. Beste organoen jardueraren jarraipena.
-Eskari-galderak.