Madrilen martxoaren 22rako deitu duten Duintasun Martxaren aurrekari modura, martxoaren 1ean (larunbat honetan) Irun eta Donostia arteko Duintasun Martxa egingo dute. 09:00etan abiatuko da Hendaia eta Irun arteko Santiagoko zubitik, 11:30ean iritsiko da Errenteria-Oreretara, eta handik Donostia aldera joko du.
Zorraren ordainketarik ez/Murrizketa gehiagorik ez/Troikaren gobernuak kanpora/Ogia, lana eta bizitokia denontzat lelopean joango dira larunbatean martxarekin bat egiten dutenek. Oarso Taldeak bat egin du martxa horrekin.
Ondorengo agirian larunbateko martxaren, eta martxoaren 22koaren arrazoiak ematen dituzte antolatzaileek.
Duintasun Martxaren agiria