Bozeramaileen batzordeak onartu du adierazpen instituzionala talde guztien aldeko botoekin, PPk izan ezik. Eusko Jaurlaritzari "babesa" eskatu dio "euren gorputzarekiko eta ugalketarekiko erabakiak askatasunez hartu eta gauzatu ahal izateko".
Euskal Herriko jai ereduen gaineko dokumentala egin du Bilgune Feministak, Festa dezagun gaurdanik geroa goiburukoa, eta, besteak beste, Irun eta Hondarribiko alardeak landu dituzte bertan. Festetan emakumeen parte hartzea eta jai ereduen inguruko gogoeta feministetatik abiatu dira lana osatzeko.