Eskubide Sozialen Kartaren aurkezpena egingo dute
Bihar, hilak 27, Oiartzungo Eskubide Sozialen Kartaren aurkezpena egingo dute, 19:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Kartaren helburu nagusia “euskal herritarron eskubide sozialak aldarrikatzea eta horiek bermatzeko trena bilakatzea ” da; bide horretatik, biharko aurkezpenean prozesu sozialak gaur arte izandako ibilbidea konpartitu eta iritziak trukatzea da asmoa; baita oiartzuarrek Karta Sozialari zein ekarpen egin diezaieketen eta eskubide sozialen defentsan egin dezaketena adostea ere.