Luzuriagaz eztabaidatzeko bilera, gaur
Bi ordu luze iraun zuen lehengo larunbatean Antxotarrok Historia Mintegiak Luzuriagako bulegoen eraikinaz hitz egiteko deitu zuen bilerak. Hori dela eta, han bildutakoek gaur bigarrenez biltzea erabaki zuten, 19:30etik aurrera, Kultur Etxean.