Portu Agintaritzako buru Ricardo Peñak Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren batzordean hitz egin du. Udalarekin izandako harreman gatazkatsuen berri eman du, eta besteak beste, Ziriza, lonja, toporako bidea edota Portuko Herrera izan ditu hizpide. Orain talde politikoen txanda da, eta ondoren, haien galderak erantzun beharko ditu Portuko buruak.
Amaia Agirregabiriak hartuko du hitza ondoren, eta baita Herrera Herrira batzordeko ordezkariek ere. Interesdunek
Eusko Legebiltzarraren webgunetik jarraitu dezakete zuzenean agerraldia.