Altzate igerilekuko sabaiaren zati bat eraman du haizeak

Gaur goizean, 08:15 aldera, haizeak Altzate igerilekuko sabaiaren zati bat eraman du, eta horrenbestez, igerilekua itxita dago konponketa lanak egin bitartean. Era berean, bertan behera geratuko dira bertan ematen diren ikastaroak. Lezoko Udalak eman du horren berri, baina lanak noiz bukatuko dituzten momentuz ezin duela zehaztu adierazi du. Bitarte horretan, Altzate igerilekuko erabiltzaileek Errenteriako zein Oiartzungo igerilekuak erabil ditzaketela aurreratu dute. Igerilekua itxita egon arren, termak irekita egongo direla azaldu du udalak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.