Koldo Mitxelenako ikasleek gimnasioan egin dute inauterietako festa. Argazkia: Carrera
Koldo Mitxelena ikastetxeak ezin izan du gaur goizean inauterietako ohiko desfilea egin erdialdeko kaleetan zehar. Euria izan da horren arrazoia. Hala eta guztiz ere, festa ez da zapuztu eta ikastetxeko gimnasioan egin dituzte azken asteotan ikasitako dantzak. Aurtengo gaia kirola izan da.
Orereta ikastola
Arratsaldean, berriz, Orereta ikastolako ikasleen txanda izango da. Lantzeko inauteria aukeratu dute aurten inauterietan mozorrotzeko. 15:00etan aterako dira ikastetxetik euriak zapuzten ez baldin badu.
18:00etan, Lapurdiko dantzen desfilea egingo du Errenteria Musikalek, eta 19:30ean, konpartsak aurkeztuko dituzte.
Gaurko egitaraua
- 15:00etan: Inauteri jaiaren desfilea erdialdeko kaleetan, Orereta Ikastolak antolatuta. Gaia: Lantzeko inauteria. Ibilbidea: Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo kalea, Foru plaza, Biteri kalea, Gamon Zumardia.
- 18:00etan: Lapurdiko dantzen desfilea herriko kaleetan barrena, Errenteria Musikal Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta.
- 19:30ean: Udal Kiroldegian hurrengo konpartsen aurkezpena: Danza-rin, Errenteriako Jubilatuen Elkarteak, Intxaurtxiki, Boveda, Showtime, Furius, Kaos, Odissey, Eureka, Alaia eta Telleri IGE.