Irribatukada koloretsua izango dute Abaraxkan

Bihar, martxoak 1, inauteri festa betetan sartuko dira Abaraxka ludotekan. Kolorea da haurrek aukeratu duten gaia mozorrotzeko; hala, adin tarte bakoitzak kolore bat eramango du soinean: LH1ekoek gorria, LH2koek morea, LH3koek urdina, LH4koek laranja, LH5ekoek berdea eta LH6koek horia. Familia giroko batukada nahi dute, beraz, guraso zein senide guztiak festara gonbidatuta daude. 16:30ean ludotekan bertan elkartuko dira aurpegiak, ilea… apaintzeko. Irribatukada herrian zehar ibiliko da, eguraldiak horretarako aukera ematen badu behintzat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.