Erne, Real Union

Argazkia: realunionclub.com

Argazkia: realunionclub.com

Jaitsiera postuetatik sei puntura jarri da Irungo Real Union futbol taldea, atzo Galen 1-3 galduta Real Madrid Cren kontra. Ez dago ondo taldea, oro har, ez erakunde mailan, ez futbol eremuan. Eta horri epailearen zalantzazko lana gehitzen bazaio, dena kontra dauka talde txuribeltzak. Izan ere, atzo, aldeko penalti bat izateko aukeratik, hamar jokalari izatera pasatu zen taldea minutu eskasean. Epaileak ez zuen partida hasieran irundarren aldeko penaltirik ikusi, eta jokaldiaren jarraipenean Otermin atezainak areaz kanpo baloia eskuz ukitu, eta txartel gorria atera zion epaileak. Handik aurrea, ezina nagusi. Hamarrekin gelditua, irundarrek lehen zatian bata bestearen atzetik jaso zituzten golak, atsedenaldira 0-3 joan zirelako madrildarrak aurretik. Lehen parte shock egoera gaindituta, jokoan adorea azaldu eta Azkoitik 1-3ekoa egin zuen bigarren zatian, baina ia hutsalean gelditu zen gol hori, Madrileko taldeak markagailuari eutsi ziolako. Erne, Real Union. Jaitsiera gero eta hurbilago du taldeak. Erakunde mailako krisiak zelaian duen eragina gainditu behar dute, baldin eta sasoia lasai bukatu nahi badute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.