Irrizale izendatu dute Oarsoaldea
Oarsoaldeko lau udalek eta Oarsoaldea Garapen Agentziak Irrizale izendapena jaso zuten otsailaren 20an, Orona-Ideo erakinean (Hernanin dago) egin zen ekitaldian. Katxiporretak, Elkarrek eta Berriak Taldeak sortutako Irrien Lagunak Klubak, Irria aldizkariaren zabalpena sustatzeagatik ematen duen saria da Irrizale.
Oarsoaldeko lau udalak Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez 2012tik ari dira Irria aldizkariaren zabalkundea sustatzen. Horrela, eskualdeko ikastetxeetako Haur Hezkuntzako 3., 4. eta 5.mailetako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako geletan harpidetza bana egiten hasi ziren orduan, urtero berrituz. 2013ean jaiotakoen familiei, hala nahi izan ezkero, urtebeteko harpidetza egin zieten ere.
Ondorioz, Oarsoaldean 150 gelak jasotzen dute hilero Irria, eta beste 151 familiak etxean.