Landetxa Ventas Katea auzo elkartek martxoan auzoan izango diren ekitaldien berri eman du. Gisa askotariko ekitaldiak eta jarduerak antolatu dituzte, horien artean hilaren 9ko inauteriak. Ondoko zerrendan ikus daitezke banan-banan horiek guztiak:
- Hilak 5 (asteazkena), 19:00etan eta auzo elkartean, Errepublikako eskolaren eta Haur Hezkuntzako eraikinaren gaineko hausnarketa bilera. Iraitetik aurrera hutsik geldituko dira, eta espazio horren erabilerari buruzko iritziak bildu nahi dira.
- Hilak 7 (ostirala), 19:30ean, pelikula emankizuna auzo elkartean.
- Hilak 8 (larunbata), 08:00etatik aurrera, baratze komunitarioko lurra prestatuko dute. Antzolan baserriaren eta kirolgunearen artean dago lursaila.
- Hilak 9 (igandea), inauteriak auzoan. 11:00etatik aurrera Elatzeta ikastetxean dantza emanaldia, eta ondoren auzotik desfilea.
- Hilak 11 (asteartea), 19:30ean, Udala Auzoan ekimenaren barruan, Ezker Batua-Berdeak-eko ordezkariak azalpenak emango ditu auzoari buruz dituen asmoen gainean.
- Hilak 13 (osteguna), 16:00etan: Elatzeta eskolan hitzaldia gurasoentzako. Gaia: Arreta falta. ADAHEGI elkarteak emango du.
- Hilak 19 (asteazkena), 11:00etan eta 19:00etan, meza San Jose kaperan, San Jose eguna ospatzeko.
- Hilak 28 (ostirala), 19:30an, Auzotarrak Munduan egitasmoaren saio berria. Kanpora ikastera joan diren auzotarrek euren esperientziaren berri emango dute.