Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko partidek emaitza onak utzi dituzte kirolari oiartzuarrentzat asteburuan. Horrela, bi bikotek, garaipena lortu dutelako, aurrera egin dute hurrengo fasera. Bikote horiek Mitxelena-Berabide (27-7 Alzaga-Saezi irabazi ondoren) eta Getaria-Olasagasti (25-17 irabazi zieten partida Askaiturrieta eta Ayerrari) dira. Bi bikote horiek Hirugarren Mailako lehia jokatzen ari dira.
Txapelketaren barruko partidak larunbatean eta igandean jokatu ziren Madalensoro pilotalekuan. Honakoak izan ziren emaitza zehatzak:
Lehen Mailako partidak
- Larralde-Zumeta/Kerejeta Gurrutxaga 19-25
Bigarren Mailako partidak
- Juanena-Andueza/Pagoaga Leunda 25-24
- Egialde-Campos/Goñi Berho 22-25
- Otxoa-Gametxo/Iñarrea-Etxenike 12-25
- Zapirain-Galdos/Vicente-Ortega 22-25
- Iraeta-Urresti/Gomez-Gomez 25-20
- Legarreta-Legarreta/Armental-Otaño 25-15
Hirugarren Mailako partidak
- Santamaria-Beloki/Karrera-Karrera 25-10
- Rodriguez-Pagoaga/Mitxelena-Goenaga 25-17
- Askaiturrieta-Ayerra/Getaria-Olasagasti 17-25
- Mitxelena-Berabide/Alzaga-Saez 25-7
Hurrengo asteburuan ere izango dira hiru mailetako partidak Madalensoron, larunbat goiz eta arratsaldean, nahiz igande goizean.