Antxon eta Donibanen asteburuan ospatu dituzte inauteriak, eta orain Trintxerpera aldera jauzi egingo du mozorroen festak. Ostiralean hasi eta igandea bitartean, heldu nahiz txiki, denek izango dute aukera inauteriekin gozatzeko. Konpartsek girotuko dute Trintxerpeko inauteria. Bi egunetan desfilatuko dute: larunbata eta igande arratsaldean. Guztira, 25 konpartsek desfilatuko dute Trintxerpen; hamasei larunbateko desfilean, eta hamabost igandekoan. Boveda, Fama, Thamessis, Txassis eta Show Time taldeek bi egunetan dantzatuko dira.
Elkartasunari toki
Inauteriak bitartean Ciriza etxea elkartasun gune bilakatuko dute. Bertan Urtezaharreko sutean kaltetuko familien aldeko Elkartasun Tonbola antolatuko dute. Ostiralean, 17:00etatik 20:00etara zabalduko dute tonbola; larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta igandean, 11:00h a 14:00.
TRINTXERPEKO INAUTERIAK 2014