Honakoak dira antolatutako ekimenak Irunen, udalaren eta hainbat emakume talderen partetik:
- Hilak 5 (asteazkena), 17:00etan, Argoiak elkartearen egoitzan (Uztapide Bertsolaria, 6), Rosa Gomez idazlearen En los ríos de la vida liburuaren aurkezpena, eta Uxoa Kultur Elkarteko dantza taldearen emanaldia.
- Hilak 6 (osteguna), 19:30ean, Gaurko Andreak taldearen egoitzan (Kale Nagusia, 11), En tierra de hombres filma, eta ondoren eztabaida saioa.
- Hilak 7 (ostirala), 10:00etan, I-Romi elkartearen egoitzan (Jose Egino, 8-10), Janari komunitarioa eta emakumeen topaketa izeneko jardunaldia.
- Hilak 7 (ostirala), 17:30ean, Uxoa elkartearen egoitzan (Gipuzkoa, 12), festa eta gizarte-kultura topaketa. Larreaundi koruaren emanaldia izango da, olerkiak errezitatuko dituzte, eta El parque de Mariarisa antzerkiaren emanaldia.
- Hilak 8 (Emakumeen Eguna, larunbata), 12:00etan, Zabaltza plazan, elkarretaratzea Irungo emakume taldeek eta udaleko Berdintasun Sailak antolatua; 12:00etan, Argoiak-en ekimenez, San Jose Obrero elizan meza, elkartearen koruarekin; 14:00etan, Enrique jatetxean, bazkaria.
- Hilak 9 (igandea), 12:00etan, Argoiak elkartearen egoitzan, Mariño Kirol Taldeak Argoiak Saria jasoko du. Koruak parte hartuko du eta luntxa emango dute; 20:00etan, Amaia KZn, Fisterra antzezlana Blanca Portillo eta Angeles Martin aktoreekin. Udaleko Kultura Sailak antolatu du. Sarrerak ohiko tokietan salgai.
- Hilak 10 (astelehena), 17:00etan, Uxoa elkartearen egoitzan, Julia Iruretagoiena, Maria Moliner, Concha Garcia Campoy eta Maria de Villotaren biografien azalpena, eta kafe tertulia.
- Hilak 11 (asteartea), Iraso gizarte zentroan (Ospitale Zaharrean dago), 11:00etatik 13:30era, Farapiren eskutik, Ugalketa ekonomia eta gizarte garapena tailerra; 18:00etan, Irason ere, Nanzarin Armanian Siriako idazle eta kazetariaren hitzaldia: Emakumeen eskubideetan erlijioak duen eragina.
- Hilak 12 (asteazkena), 17:00etan, Argoiak elkartearen egoitzan, Maribel San Sebastian psikologoaren hitzaldia: Amaren ikuspegitik, zer egin zigorrekin? Alterbatibak.
- Hilak 14 (ostirala), 17:30etik 20:30era, Martindozenea gaztelekuan, Zure eskubide sexualekin joka ezazu erakusketa; 19:30ean, Gaurko Andreak taldearen egoitzan, hizketaldia Izaskun Bilbao EAJren Europako legebiltzarkidearekin: Berdintasuna Europan.