Azken eguna da gaur gotorlekuko bisitarako izena emateko

Larunbatean, hilak 8, Guadalupeko Gotorlekura bisita gidatua egingo dute. 25 pertsonentzako lekua dago eta edozeinek eman dezake izena, 19:00ak baino lehen. Bisita 11:00etan hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du. Erreserba egiteko Arma Plazako Interpretazio Zentrora joan, 943 64 36 77 telefono zenbakira deitu edo posta elektroniko bat idatzi behar da. Sei euro balio du sarrerak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.