Heleta aldera joango dira Trintxer mendi taldekoak

Trintxer mendi taldeko kideak

Trintxer mendi taldeko kideak

Trintxer mendi taldeak Errobi ibai arroaren 13. etapa antolatu du, Heleta-Urkurai ibilbidea egingo dute hilaren 16an. Trintxerpeko Dax tabernaren parean geldituko dira mendizaleak eta Heleta-ra autobusez joango dira. Hortik Urkurai-ra oinez iritsiko dira, Erregelu (865 m.), Baigura (897 m.) eta Urtsuia (678 m.) mendiak igoaz. Ibilaldiak 22 kilometro inguru ditu, eta 6 ordu eta erdiz egitekoa. Informazio gehiago nahi izanez gero  679 23 36 60 telefono zenbakira dei dezakete interesdunek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.