Irungo pintura akademiako ikastaro monografikoak hasi dira

Irungo Udaleko Kultura Sailak jakinarazi du Marrazketa eta Pintura akademiako ikastaro monografikoak hasi direla. Hiru ikastaro egingo dituzte, 16 ordukoa bakoitza. 6 urtetik gorakoentzako dira ikastaroak. Honakoak dira:
  • Figura humanoak: hilaren 6tik 28ra, bi ordu eguneko, goizez edo arratsaldez. Matrikula: 111,25 euro.
  • Fresko erako pintura: apirilaren 3tik 11ra, lau ordu eguneko, goizez edo arratsaldez. Matrikula: 84,21 euro.
  • Akuarela: apirilaren 30etik maiatzaren 23ra, bi ordu eguneko, goizez edo arratsaldez. Matrikula: 84,21 euro.
Informazio gehiago nahi duenak akademiara dei dezake, 943 62 68 39.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.