Oarsoaldeko ostalarientzako prestakuntza ikastaroak antolatu dituzte

Oarsoaldea Garapen Agentziak ostalarientzako prestaketa saioak antolatu ditu. Doan izango dira tailerrak, eta establezimenduen negozio marjina epe laburrean nola hobetu aztertuko dute. Praktikoak izango dira saioak, eta hilaren 11n izango da lehen tailerra, eta 18an bigarrena. Biak ala biak 08:00etatik 10:00etara egingo dituzte. Plazek muga dute, eta izen emate ordenaren arabera banatuko dira. Izena emateko Oarsoaldeko Turismo Sailari posta elektronikoa bidali behar zaio, edo 943 49 41 29 telefono zenbakira deitu behar da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.