"Abortu libre eta doakoa" aldarrikatu dute Errenteria-Oreretan
http://www.youtube.com/watch?v=lnRpju9ZtAI&feature=youtu.be
Ehunka lagun bildu dira gaur eguerdian Errenteria-Oreretan, martxoaren 8ko Emakumeen Eguneko manifestazioan. Gaurkoan entzun diren oihu nagusiak Espainiako Gobernua prestatzen ari den abortuaren lege erreformaren kontrakoak izan dira, eta abortu libre eta doakoa aldarrikatu dute. Manifestazioaren buruan zihoan pankartaren leloak ere ildo horri jarraitzen zion: Nire gorputza nirea da, atzerapausorik ez.
[nggallery id=60]

Manifestazioa Oarsoaldea mailakoa izan da. Hasteko, Zumardian bilduta zeuden herritarrei Ernairen blokea batu zaie. Ondoren, Iztietarako bidean, anbulatorioan zeuden Pasaia eta Oiartzungo zutabeak batu zaizkie. Anbulatorioan bertan emakume talde batek performance bat egin dute, abortuaren lege erreforma onartuz gero, zein kalte ekarriko zituen irudikatuz.
Nafarroa Etorbidearen erdialdean, Biteri kalera jira egin du manifestazioak, eta han Morrongilleta kalea eta Madalen kalea zeharkatu dituzte Herriko Plazara iritsiz
Beste performance bat egiten ari ziren bertan. Txalapartarien erritmopean, bospasei emakume odoletan eta gurutzeak eskuetan zituztela zeuden lurrean, elizako atarian, eta guztien gainetik, elizgizon bat. Abortu libre eta doakoa oihuak entzun dira plazan, eta lurrean zeuden emakumeak altxa eta elizgizonaren kontra egin dute.
Bukaeran, Errenteriako emakume talde eta talde feministen eskutik, gaurko Emakumeen Egunaren irakurketa bat egin dute. Bota duten lehen galdera honakoa: “2014. urtean gaude edo 70. hamarkadan?”. Zentzu horretan, emakumeek euren gorputzaren gaineko erabakirik hartzerik ez dutela nahi adierazi dute, ezta lanarengatik soldata duin bat izaterik nahi ere. “Emakumeei lortutakoa eskuetatik kendu nahi diete”, gaineratu dute.
Horrenbestez, atzerapausorik ez dutela onartuko esan dute, “ezta osasun eskubide ezta eskubide sozialetan ere”.