Zoriontzekoa baino aldarrikatzeko eguna

Gaur kaleetara aterako dira hainbat herritar batik bat azken denboraldian emakumeen eskubideak urratzeko dauden saiakerak salatzera. Martxoaren 8 honetan abortuaren lege erreformak garrantzia hartuko du. Hala ere, oro har, emakumeen eskubideak aldarrikatuko dituzte. Oarsoaldean eskualdeko manifestazioa Errenteria-Oreretan egingo dute 13:00etan, Zumardian. Horrez gain, Antxon ere elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, 12:00etan, Gure Zumardian, Harremantxok. Irunen, berriz, goizean eta arratsaldean izango dira mobilizazioak: 12:00etan, Zabaltza plazan elkartuko dira emakume talde eta Berdintasun Sailak antolatuta, eta 19:00etan, berriz, TASek antolatuta, manifestazioa egingo dute, Zabaltza plazan. Herri guztietan izango dira ekintzak egun honetan. Hona hemen egitaraua:

Egitaraua

Oiartzun
  • 10:30-12:00: zuhaitz apainketa artilearekin.
  • 14:30: bazkaria, Girizian. Txartelak, Amazkar eta Txokolategian.
  • 17:00: plazan, haurrak eta familiak… Emakumearen Egunarekin bat!
  • 18:30: plazan, kalejira feminista Kasianoren Alabak taldearekin.
Lezo
  • 11:00: autodefentsa ikastaroa Bekoerrotan.
  • 17:00: kafe tertulia Ibaiondon, Euskal Herriko feminismoa egun.
  • 19:00: triki poteo morea plazatik abiatuta. Kamiseta morea eramateko deia egin dute.
Irun
  • 12:00: Zabaltza plazan, elkarretaratzea emakume taldeek eta Berdintasun Sailak antolatua;
  • 12:00: Argoiak-en ekimenez, San Jose Obrero elizan meza, elkartearen koruarekin
  • 14:00etan, Enrique jatetxean, bazkaria.
  • 11:00-13:00: Lakaxitan, irratsaio berezia Gonekin ero bero eta Ezker gantxoa saioekin; 19:00 TASen Bidasoa mailako manifestazioa Zabaltza plazatik.
  • Ondoren, Ernaik antolatua, kalejira Lakaxitara, eta bertan afaria, kontzertuak (RitaKarre eta Selektah Amunda) eta DJ maratoia; Hazian, abortuaren gaineko erakusketa zabalduko dute.
Errenteria-Orereta
  • 12:00: Mariasun Landa sarien banaketa eta EMKEren bandaren kontzertua, Niessenen.
  • 12:30: gazte blokea Xenpelarretik.
  • 13:00: manifestazioa, Zumarditik, Oarsoaldeko mugimendu feministak antolatuta.
  • 14:30: barrikotea, Zumardian.
Hondarribia
  •  20:00: Film emanaldia Itsas Etxean: Por qué las mujeres siempre quieren más.
Pasaia
  • 12:00: Antxoko Zumardian, 12:00etan, elkarretaratzea Harremantxok deituta.
  • Oharra: Oarso Bidasoko beste egunetako jarduerak, 14. orrian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.