Anunciatako ikasleak, Zaragozara eta Bartzelonara

Estatuko bi ikerketa kongresuetan parte hartuko dute aste honetan Anunciatako ikasleak. Mireia Cabadak, Victor Erasok eta Paula Leonetek Zaragozako Don Bosco Sarietan parte hartuko dute. Bihar defendatuko dute beren ikerketa lana, Iturri publikoak, xahubidea ote?  izenburukoa.Anunciata Beste bi ikasle Bartzelonako Xabier Domingo sarietan parte hartuko dute, Kimikako fakultatean. Izaskun Martinek eta Nagore Rodriguezek Harrikoa egin ondoren, bakteriarik geratzen al da? lana defendatuko dute bihar. Bi kongresuetan etzi emango dituzte ezagutzera epaimahairen erabakiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.