Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendariek egindako
Joxean’s hil eben filma proiektatuko dute ostiralean (martxoak 14) Irungo Lakaxita gaztetxean. 20:00etan afari-merienda emango dute, eta ondoren hasiko dute emanaldia. Zuzendariak bertan izango dira, lanaren berri emateko. Den-denak hiru euroko prezioa du.
Zonbien eta banpiroen filma da bi zuzendariena,
Ataun Of The Dead lanaren jarraipena, eta trilogia baten barruan dago. Honakoa da sinopsia:
“Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (
Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Partidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko”.