Bidasoko emakume artisten erakusketa dago Zuloaga Etxean
Hondarribiko Emeki elkarteak antolatuta, Bidasoko emakume artisten erakusketa ikus daiteke Zuloaga Etxeko beheko solairuan hilaren 16a arte, liburutegiaren ohiko ordutegian. Martxoaren 8aren harira antolatutako ekintzetako bat da. Asteartean inauguratuko dute, 19:00etan.