Jaizubia Hipikak udalekuetarako izena emateko epea ireki du

Ez da maila jakinik behar

Ez da maila jakinik behar

Hondarribiko Jaitzubia auzoko hipika zentroak udalekuetarako izena emateko epea ireki du, zazpi urtetik gorako haurrentzat. Hipikako arduradunek azaldu dutenez, “zaldiketa eta jarduera gehigarri ugari egin ahal izango dira, hipika leku pribilegiatuan dagoela aprobetxatuz”. Zaldiketa-maila jakin bat izatea ez da beharrezkoa, gaineratu dutenez: “nahikoa da ikasteko gogoa eta gure zaldiekin eta poneyekin eta egin ahal izango dituzten jarduera gehigarri guztiekin (hondartza, surf, eskalada,…) gozatzeko gogoa edukitzea”. Interesdunek Jaizubia Hipikako webgunean lor dezakete informazio guztia.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.