Larunbatean bilduko dira bigarrenez Luzuriaga auzolanean garbitzeko

Batzar jendetsua egin zuten atzo iluntzean Luzuriaga Martxan iniziatibaren inguruan bildu direnek, eta zita berri bat jarri dute. Biharko geratu dira, 09:00etan, Luzuriagako bulegoen eraikinean hasitako garbiketa lanekin jarraitzeko. Jendeari bertaratzeko deia luzatu nahi diete, eta, bide batez, lanerako arropa eta eskularruak eramateko ohartarazi dute. Modu berean, lanerako tresnak dituztenei eramateko eskatu diete;  porlana, adreiluak, palak, porrak, zizailak… denetik behar dutela jakinarazi dute, eta bakoitzak lor dezakeena eramateko eskatu dute.luzuriagamartxan1
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.