Egoiliarren txartelari buruzko bilera informatiboa asteazkenean

Pasaiako Udalak hainbat gune egokituko ditu egoiliarrek autoa uzteko aukera izan dezaten. Aparkalekuak egokitzeko hainbat lan egingo dituzte, eta lan horiek azkartzeko helburuz, udalak bilera informatibo bat deitu du asteazkenerako, lanen exekuzioa nola izango den eta aparkatzeko plaza hauek nola arautuko diren azaltzeko. Bilera berean, txartelaren beraren erabilera nola izango den jakinaraziko da. Bilera  19:30ean hasiko da, Pasai Antxoko kultur etxean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.