Ekainaren 8ko giza-katerako izena emateko mahaia jarriko dute Butroi pasealekuan larunbatean

Gure Esku Dago plataformaren Hondarribiko taldeak informazio mahaia jarriko du larunbat honetan, hilak 15, Butroi pasealekuan, 17:00etatik 19:00etara. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen giza-katean parte hartzeko izena emateko aukera izango da bertan. “5 euroren truke metroa eta antolakuntzak banatuko duen poltsa eskuratuko duzue”, esan dute antolatzaileek. Hondarribiari giza-katearen 105. kilometroa egokitu zaio, Arakilen (Nafarroa), eta hara joateko autobusak jarriko dituztela jakinarazi du Gure Esku Dagok. Egin dituzten kalkuluen arabera 400 hondarribiar behar dituzte ekainaren 8rako.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.