Hondakinak gaika biltzeko sistemaren kontrako manifestazioa, Antxon

Atzo arratsean Donibanen eta Antxon abian den hondakinak gaika biltzeko sistemaren kontrako hirugarren manifestazioa egin zuten Antxon. Gure Zumardia plazatik abiatuta hamarnaka  pertsonek oihukatu zituzten “atez atekoari ez”, “bosgarren edukiontzia bai”, eta “alkatea dimisioa” bezalako oihuak barrutia zeharkatzen zuten bitartean. Partaide batzuk txistuak eraman eta erabili zituzten martxan. Manifestazioa hasi zen tokian bukatu zen. Antxoko biztanleez gain, beste barrutietako herritarrak ere izan ziren bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.