Egiptoko azken hiru urteko gertakariak azalduko ditu Marc Almodovarrek
Egipto tras la barricada. Revolución y contrarrevolución más allá de Tahrir liburua aurkeztuko du Marc Almodovar egileak, ostegun honetan, hilak 20, 19:00etan, Mikelazulo kultur elkartean.
Egipto tras la barricada. Revolución y contrarrevolución más allá de Tahrir liburua aurkeztuko du Marc Almodovar egileak, ostegun honetan, hilak 20, 19:00etan, Mikelazulo kultur elkartean.
2011ko iraultzatik Egipton izan diren gertakari guztiak aztertuko ditu Almodovarrek Mikelazulon, eta zehazki, bere liburuaren gainean ariko da. Mikelazulok aurreratu duenez, Almodovarrek Anaia Musulmanen eta militarren arteko dikotomiaren “ikuspuntu apurtzailea” ematen du liburu horretan.
Egilearen arabera, iraultza hori ez zen Tahrir plazan hasi 2011ko udaberrian, eta ez da Mubarak edo Mursiren erorketekin bukatuko. Zentzu horretan, Egiptoko gizarte eta politikaren muinean sartuko da.
Almodovar kazetari eta dokumentalista da, eta El Punt-Avuiren berriemailea izan da Egipton. Horrez gain, Directa eta Diagonal egunkarien kolaboratzailea da. 2008tik Egipton bizi izan da, eta protestaren mugimendu politiko eta sozialak jarraitu ditu, batik bat langileen mugimenduak eta antierrepresiboak.