Gure Esku Dagoren batzar irekia izango da bihar

Bihar Gure Esku Dago dinamikaren hirugarren batzar irekia izango da eta bertan hainbat gai jorratuko dituzte. Manuel Lekuona bibliotekan izango da, 19:00etan. Igandean, hilak 23, metro bilketa nazionala egingo da Euskal Herrian eta Doneztebe plazan ere mahai bat jarriko dute metroa erosi ahal izateko, 11:00etatik 14:00etara. Horrez gain, ostegunero ere metroa erosteko aukera badago, 18:00etatik 20:00etara Killirikupen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.