Pasaiako sarraskia, Irunen gogoan ostiralean
Ostiralean (hilak 21), Irungo Hazia elkartean Pasaiako sarraskia gogoan izango dute. Egun horretan 30 urte beteko dira Espaniako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako kide Dionisio Aizpuru eta Pedro Mari Isart azpeitiarrak, eta Rafael Delas eta Jose Maria Izura iruindarrak hil zituela Pasaiako badiaren sarreran, Donibanen.
Eta hilketa hori oroitzeko, 19:30etatik aurrera, hitzaldia eta bideo emanaldia antolatu dituzte Hazian. Bertan egongo da Joseba Merino, sarraskitik bizirik irten zen ekintzaile bakarra.