Sahara gertutik ezagutzeko aukera izango da

Udalekuak.SaharaOiartzungo el-Watan elkarteak Sahararen aldeko astea antolatu du eta horren haritik hainbat jarduera antolatu ditu. Bihar, hilak 19, Karanba taldeak antzerkia eskainiko du herriko bi ikastetxeetan; Elizalde Herri Eskolan 10:30ean izango da emanaldia eta Haurtzaro Ikastolan 11:30ean. Ostiralean, hilak 21, Oiartzun eta Tichla herrien artean hitzarmena sinatuko dute; Oiartzungo Udaleko ordezkariak eta Mohamed Fadel Beiruk Euskadiko Fronte Polisarioko ordezkaria izango dira bertan. Udaletxeko areto nagusian izango da hori, 19:00etan. Gero, Mohamed Fadel Beiruk-ek hitzaldi bat emango du Sahararen egoera azalduz eta familien beharra nabarmenduz zein zorionduz. Hori bukatuta, 21:00etan, Saharako jakiez gozatzeko aukera izango da Ibargain elkartean. Txartelak 12 eurotan daude salgai; joan nahi izanez gero, 605 713 692 zenbakira deitu behar da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.