Xanistebanetako kartel lehiaketan parte har daiteke dagoeneko

Xanistebanak iragartzen dituen kartela aurkezteko epea irekita dago dagoeneko, maiatzaren 23a da azken eguna (13:00ak baino lehen, udaletxean). Bost saridun izango dira aurten ere: kartel irabazlea, oiartzuar onena, bi akzesit eta Margosoro Pintura Akademiako beka. Epaimahai kideak pintura arloko herriko adituak eta Jai Batzordeko kideak izango dira. Lanak 70×50 zentimetroko neurrian aurkeztu behar dira eta teknika librea bada ere beharrezkoa da kartelean xanistebanak 2014 jartzea. Inprimatzeko erraza izatea baloratuko dute. Gutunazal itxian aurkeztu behar dira kartelak, datu pertsonalekin batera: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta langabetu direnek, frogagiria ere bai.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.