
Hilaren 26an, asteazkena, informazio saioa egingo du
Deustuko Unibertsitateak Ficobako bigarren aretoan, 19:00etan hasita. Batxilergoko ikasleei eta euren gurasoei informazioa emateko saioa izango da, 2014-2015 ikasturtean Deustuk Donostiako eta Bilboko campusetan eskainiko dituen titulazioen gainekoa.
Titulazio horien barruan daude Ekonomia, Enpresa Zientzietako, Zuzenbideko, Psikologiako, Hezkuntzako, Gizarte eta Giza Zientzietako eta Ingenieritzako graduak eta gradu bikoitzak. Horrez gain, gradu eta gradu bikoitz berrien berri ere emango dute. Unibertsitateko arduradunak ikasleen zalantzak argituko dituzte, hainbat gairen gainekoak: ikasketa planak, lanbideko praktikak, nazioarteko programak, atzerrian ikasteko aukerak, bekak, eskolaz kanpoko jarduerak, onarpen prozesua, baldintza ekonomikoak, nolakoa den unibertsitatea eta bestelakoak.
Honakoak dira gradu berriak:
- Zuzenbidea eta IKTen Zuzenbideko espezialitatea (Bilbon).
- Industria Ingeniaritza Teknikoa (Bilbon).
- Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak (Bilbon).
- Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza eta International Management Skills (Donostian).
Eta gradu bikoitz berriak honakoak dira:
- Zuzenbidea eta Komunikazioa (Donostian).
- Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak eta Lehen Hezkuntza (Donostian eta Bilbon).