Hilaren 29an ekingo dio metroak saltzeari Antxoko Gure Esku Dago iniziatibak

Hilaren 29an aurkeztuko dute Pasai Antxon Gure Esku Dago, 12:30ean, Gure Zumardian. Ekainaren 8an, Durango eta Iruñea bilduko dituen giza katea parte hartzeko konpromisoa hartuko dute, modu honetan, iniziatiban bilduko diren antxotarrek, eta Pasaia eta Lezori dagokion 87. kilometroko -Sakanako Lakuntzan- metroak saltzeari ekingo diote. Metro bakoitza 5 euro  balio du, eta Pasaiatik 400 bat lagun bildu nahi ditu hara joateko. Hilaren 29an, iniziatiba aurkeztearekin batera argazki kolektiboa aterako dutela iragarri dute antxotarrek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.