Larregain sagardotegira joateko mendi irteera

Basari Elkarteak Larregain sagardotegira mendi irteera  antolatu du apirilaren 5erako. 08:30ean  irtengo dira, Gure Zumarditik. Antxo, Molinao, Txoritokieta, Floreaga, Astigarragako bentak, Frantsesillaga, Listorreta (hamaiketakoa) Malbasar eta Akola zeharkatuta, Larregain sagardotegira iritsiko dira irteera izena eman dutenek. Bazkaria, kaferekin (koparik gabe) 24 euro balio du. Prezioan Antxora itzultzeko autobusa dago. Txartelak Izadin, Kamion, Kurlinkan, Leundan eta Mimosean izango dira. Salmentarako azken eguna apirilaren 3an izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.