Lezoko haurrek nolako jaiak nahi dituzten erabakitzeko aukera izango dute

Ospakizunetan zer eta nola egin erabakitzeko aukera izango dute Lezoko haurrek jai batzordea osatzen duten eragileek eta udal ordezkariek hala erabakita. Horretarako hilaren 28an egingo den jai batzordean parte hartzera deitu dituzte bost eta hamabi urte arteko haurrak. Lezo Herri Eskolan izango da bilera 15:00etatik 19:00etara eta parte hartu nahi duten haurrek izena eman beharko dute martxoaren 26a baino lehen. Formularioa bete behar dute horretarako eta  ikastetxean  edo Kultura bulegoan entregatu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.