Aste honetako azken auzo batzarra atzo eduki zuten erdialdean udaleko ordezkariek: Julen Mendoza alkatea, Luisma Diez Hirigintza zinegotzia eta Jon Txasko Trafiko zinegotzia. Bilkura horretan ehun lagun elkartu ziren Reina aretoan.
2011n egin zituzten eskaerak zein egoeretan dauden jakinarazi zieten hurbildutako auzotarrekin, eta horrez gain, auzozain ereduaren gaineko argibideak eman zizkieten. Azkenik, legegintza bukaera arteko eskakizunen apunteak hartu zituzten.
Erdialdeko eskaeren egoera