Euriak gehiegi lagundu ez duen arren, Niessen ingurua kolorez bete da gaur lore eta landare azokari esker. Jende asko izan da han salmenta postuak ikusten, eta batzuk animatu dira erosten, udaberri estreinatu berrian balkoi eta terrazak apaintzen hasteko.