20 taldeak su olinpikoaren zain

Batzorde olinpikoko bi kide

Batzorde olinpikoko bi kide

Hondarribira gerturatzen ari da su olinpikoa, joan den mendeko 80-90 hamarkadetako jokoen eta garai berriko lehen olinpiaden artean eskuz aldatuko den lekukoa. Larunbatean iritsiko da Madalen plazara, 10:00etan, eta ordu horretan hasiko dira aurtengo Hondarribiko Herri Olinpiadak, gazte asanbladaren ekimenez herriko gazteriak antolatu dituenak. Larunbatean, apirilaren 13an eta 27an eta maiatzaren 10ean egingo dituzte probak. Batzorde olinpikoak jakinarazi duenez, eguraldiagatik behin baino gehiagotan itzali zaie sua azken egunetan eta sarietarako zuten aurrekontua pospoloetan gastatu zaie. Hortaz, inportanteena parte hartzea eta ondo pasatzea izango dela erabaki dute. Ikusteko dago gero talde parte hartzaileek horrekin konformatzen diren edo ez. 20 izango dira garai berriko olinpiadetan parte hartuko duten herriko taldeak, 200 partaide guztira. Larunbatetik hasita, antolatzaileek prestatutako probak gainditu beharko dituzte: herri kirol probak, ginkana, itsas aldekoak eta, azken egunean, kultur arlokoak. Hitzak olinpiadei buruzko informazio guztia argitaratuko du ostiralean, papereko edizioan, eta tarte berezia prestatuko du hondarribia.hitza.info webgunean.

Hondarribiko Herri Olinpiadetako taldeak

  • Xerinkeneko erliak
  • Usain Voltiyeruan semiak
  • Tximista
  • Mixikuak
  • Eskiletako abortuak
  • Titau
  • Hok ezpattuk
  • La oreha
  • Korrokoiak
  • Kolax
  • Sei faltan hiru
  • Josu belea makil idorrian
  • Mendeku
  • Klaro kon gas
  • Ashkorax
  • Barrio txinokuak
  • Bonitos del norte
  • Bionttuak
  • Zahartrosis
  • Putteruan alabak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.