Atari berria estreinatu du Oiartzun Irratiak

Oiartzun Irratiaren atari berria

Oiartzun Irratiaren atari berria

Jantzi berriekin esnatu da gaur Oiartzun Irratiko ataria, baina “herri izaera bera mantenduz”. Orain arteko ataria zaharkitua geratu dela iritziz, itxura berria ematea erabaki dute, “modernoagoa, koloretsuagoa, alaiagoa”. Hamabosgarren urteurrena ere baliatu dute horretarako; izan ere, uztailaren 7an beteko ditu urteak Oiartzun Irratiak. Edukiari dagokionez, programak, informazio orokorra, gonbidatuen argazkiak eta programazioaren nondik norakoak azaltzen dira. Kolaboratzaileen txokoa ere sortu dute. Irratia zuzenean entzuteko aukera ere mantendu dute eta eguneroko elkarrizketak, atalak, albisteak… zintzilikatuko dituzte bakoitzak nahi duenean entzuteko. Hurrengo egunetan programazioa oiartzuarren etxeetara bidaliko dute. Itxura berria izateko bidelagunak eskertu nahi izan dituzte, Dixidu Diseinu Grafikoa eta Zabaleku Informatika. “Gu ere oiartzuarrak” Oiartzuarrak.org atarian ere badu bere txokoa Oiartzun Irratiak; bertan asteko artikulu nabarmenenak jarriko dituzte edota egiten diren saioen loturak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.