Udaleku irekietan izena emateko epea zabalduko dute astelehenean

Iazko udalekuak

Iazko udalekuak

Haurrak udaleku irekietara eraman nahi dutenek astelehenetik apirilaren 11 bitarte dute horretarako aukera. 2002 eta 2010 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduta daude. Aurten ere bi txandetan eskaini dituzte udalekuak: uztailaren 1etik 15era eta uztailaren 16tik 30era. Hilabeterako edo bi hamabostalditako baterako eman daiteke izena. Hamabostaldiko 35 euroko kuota mantendu dute (48 euro garraio zerbitzuarekin). Familia bereko hiru seme-alabek izena ematen badute %25eko beherapena izango dute. Abaraxka ludotekan eman behar da izena, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Izena emateko orria eta bestelako informazioa atari honetan topa daiteke. Begiraleen curriculumak Udaleku irekietan lan egin nahi duten begiraleen curriculumak jasotzen hasi dira. EGA eta begirale titulua izatea baloratuko dute. Interesdunek helbide elektroniko honetara bidali behar dute curriculuma, apirilaren 11 baino lehen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.